Ekonomia -

ELEKTRIZITATEA

Argindarra gasaren topea ezarri zenetik izan duen gehienezko preziora helduko da gaur

Prezioa 436,25 eurokoa izango da megawatt orduko, % 19,4ko igoera asteartearen aldean. Egun horretan ere prezioak igoera historikoa izan du.

Preziorik altuena 22:00etatik 23:00etara izango da. Argazkia: EFE.
Preziorik altuena 22:00etatik 23:00etara izango da. Argazkia: EFE.
Argindarraren prezioa 365,33 euro/MWh-koa izango da gaur, gasaren prezioa mugatu zenetik altuena

01:08

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argindarraren prezioa 436,25 eurokoa izango da megawatt orduko asteazken honetan. Horrela, prezioak 'iberiar salbuespena' indarrean jarri zenetik izan duen gehienezko kopurura helduko da.

Prezioak % 19,4ko igoera izango du asteartearen aldean. Egun horretan ere prezioak igoera historikoa izan du.

Preziorik altuena 22:00etatik 23:00etara erregistratuko da, 236,79 euro/MWh-rekin. Preziorik baxuena, berriz, 17:00etatik 18:00etara izango da, 140,07 euro/MWh-koa.

Iberiar salbuespen hori egon ezean, Espainiako argindarraren prezioa 502,11 euro/MWh izango litzateke, 65,86 euro/MWh garestiago.

Europako beste herrialdeetan ere argindarraren prezioak markak hautsiko ditu; Frantzian 645 euro/MWh-koa izango da, Alemanian 624 euro/MWh-koa eta Belgikan 611 euro/MWh-koa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Zer ari da gertatzen Europan? Espainia argazkiak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Albisteak Energia berriztagarriak Gasaren prezioa