Ekonomia -
ELEKTRIZITATEA
Argindarraren prezioak gaur marka hautsiko du, iberiar salbuespena ezarri zenetik
Prezioa 365,33 euro megawatt orduan kokatuko da, eta ordurik garestiena 22:00ak eta 23:00ak artean izango da. Prezioa % 35 igoko da aurreko egunarekin konparatuta.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Argindarraren prezioa 365,33 euro megawatt ordukoa izango da astearte honetan. Aurreko egunarekin konparatuta, % 34,77 igoko da prezioa.
Modu horretan, iberiar salbuespena ezarri zenetik izan den markarik altuena da, eta lehenengo aldiz gainditu da 360 euro/MWh-ko kouta.
Preziorik altuena 22:00etatik 23:00etara izango da. Denbora tarte horretan prezioa 250 euro/MWh-koa izango da. Baxuena, ordea, 04:00ak eta 05:00ak artean izan da, 148,60 euro/MWh-koa.
Iberiar salbuespen hori egon ezean, Espainiako argindarraren prezioa 476,76 euro/MWh izango litzateke astearte honetan, 111,43 euro/MWh garestiago.