Ekonomia -

azpeitia

Corrugados zaharraren kanpoaldeko pabiloian birziklapen lantegi bat irekitzeko asmoa du Eibarko enpresa batek

Lantegia Trukutxo izeneko pabiloian irekiko litzateke, kanpoaldean, eta ez Amueko instalazioetan, EH Bilduren eta EAJren artean polemika eragin zuen kokapenean.

Trukutxon dagoen Corrugadosen pabiloi zaharra. Argazkia: EITB Media
Trukutxon dagoen Corrugadosen pabiloi zaharra. Argazkia: EITB Media
Trukutxon dagoen Corrugadosen pabiloi zaharra. Argazkia: EITB Media

i.l.k. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azpeitiko Udalak baieztatu duenez, Eibarko Hierros Servando enpresak hirigunetik kanpo dagoen antzinako Corrugados enpresaren pabiloian birziklapen lantegi bat irekitzeko asmoa du.

Burdinaren eta altzairuaren tratamendu eta birziklapenean oinarrituko luke jarduera lantegi berri horrek, 150.000 metro karratu izango lituzke, eta 50-70 lanpostu inguru sortuko lituzke.

Lantegia Trukutxo izeneko pabiloian irekiko litzateke, kanpoaldean, alegia; ez ordea Amueko instalazioetan, EH Bildu eta EAJren artean polemika eragin zuen kokapenean.

Nagore Alkorta Azpeitiko alkatearentzat "albiste ona" izango litzateke proiektua gauzatzea. Euskadi Irratian azaldu duenez, ostegun arratsaldean bertan jarri zen harremanetan Eibarko Hierros Servando enpresarekin, haiek Udalarekin hitz egin nahi zutelako.

"Albiste ona da Azpeitian jarduera industrial bat ezartzeko aukera horren berri izatea", adierazi du Alkortak. Erantsi duenez, "guk hasieratik babesten genuen Trukutxon jarri behar zela jarduera industriala, eta Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorrak hala jasotzen zuen, beraz, alde horretatik berri ona da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal herriak Gipuzkoa Eibar bideoak Azpeitia Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresen albisteak Industria sektorea gaur Metalgintza Hondakinen berrerabilpena