Ekonomia -

ENPRESAK

Siemens Gamesak 1.226 milioi euroko diru galerak izan ditu

Taldeak aurreko urtean izandako 368 milioi euroko galerak hirukoiztu ditu. Konpainiaren arabera, merkatuaren aldakortasunak eta hornidura kateko atzerapenek eragina izan dute emaitzetan.

Siemens Gamesaren Zamudioko egoitza. EITB Mediaren artxiboko irudia.
Siemens Gamesaren Zamudioko egoitza. EITB Mediaren artxiboko irudia.
Siemens Gamesaren Zamudioko egoitza. EITB Mediaren artxiboko irudia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siemens Gamesak 1.226 milioi euroko diru galerak izan ditu bere zerga ekitaldiko lehen 9 hilabeteetan. Taldeak aurreko urtean izandako 368 milioi euroko galerak hirukoiztu ditu.

Urteko bigarren hiruhilekoan, galerak 446 milioi eurotara igo dira, eta salerosketak, 2.436 eurotara, % 10 baino gutxiagora.

Konpainiaren arabera, merkatuaren aldakortasunak eta hornidura kateko atzerapenek eragina izan dute emaitzetan.

Datuen aurrean, enpresak adierazi du negozioan oinarritutako egitura bati jarraituko diotela, eta, aldi berean, COO (Chief Operating Officer) eta CTO (Chief Technology Officer) ekipoak indartuko dituela, "Siemens Gamesa osoan harmonizazioa eta estandarizazioa bizkortzeko".

Siemens Gamesak nabarmendu duenez, egitura berriari esker, negozio guztietarako ibilbide-orri bakarra sortu ahal izango da, eta Siemens Gamesaren gaitasun giltzarrietan jarriko da arreta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Siemens Gamesa Renewable Energy Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Eguneko albisteak Enpresen albisteak