Ekonomia -
Kutxabank
Anton Arriola izango da Kutxabankeko hurrengo presidentea
EITB Mediak jakin duenez, BBK Patronatuko kideak hartuko du Gregorio Villalabeitiaren lekua.
EITB Media
Anton Arriola (Durango, 1967) BBK Patronatuko kidea izango da Kutxabankeko hurrengo presidentea, Gregorio Villalabeitiaren ordez, EITB Mediak jakin duenez.
Arriola lizentziaduna da Zientzia Ekonomikoetan Deustuko Unibertsitatean, eta ibilbide luzea du finantzen sektorean. Horren ildotik, goi-karguduna izan da Goldman Sachs inbertsio bankuan, eta besteak beste Milanen, New Yorken eta Londresen egin du lan. 2019an, BBK Patronatuko kide izendatu zuten.
Idazlea ere bada. Izan ere, sei liburu idatzi ditu, azkena ETAk hildako Jose Maria Ryan ingeniariari buruzkoa.
Arriolak bete egiten ditu Kutxabanken kargurako bilatzen ari ziren ezaugarriak: bertakoa, nazioarteko esperientzia izatea eta erakundea barrutik ezagutzea.
Iaz, Kutxabankek 216 milioi euro irabazi zituen, aurreko urtean baino % 20 gehiago.