Ekonomia -

AKORDIOA

Airbusek Euskadin I+G+bko jarduerak garatzeko aukera aztertuko du

Eusko Jaurlaritzak eta Airbus konpainiak tokiko ekoizpen-egitura indartzeko elkarlanean jarduteko konpromisoa hartu dute, eraldaketa teknologiko-digitalean eta energetiko-klimatikoan oinarrituta.

Arantxa Tapia eta Alberto Gutierrez. Argazkia: Eusko Jaurlaritza.
Arantxa Tapia eta Alberto Gutierrez
Arantxa Tapia eta Alberto Gutierrez. Argazkia: Eusko Jaurlaritza.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eta Airbusek elkar ulertzeko memorandum bat sinatu dute gaur, asteazkena. Horren bidez, konpainia aeronautikoak Euskadin I+G+bko jarduerak garatzeko aukera aztertzeko konpromisoa hartu du.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Alberto Gutierrez Airbuseko CEO eta Euskadin konpainiako presidenteak sinatu dute akordioa Getafen (Madril). Akordio horren bidez, bi aldeek konpromisoa hartu dute bi arlo estrategikotan batera lan egiteko: jasangarritasuna eta digitalizazioa.

Lau urteko iraupena duen memorandum horren bidez, Airbusek Euskadin I+G+bko jarduerak garatzeko aukera aztertuko du, aireontzien elektrifikazioaren, ekoizpen-prozesuen digitalizazioaren eta konektagarritasunaren, produktu eta sistema espazialen garapenaren, ingurumen-iraunkortasunaren eta langile guztien trebakuntzaren inguruan.

Era berean, bere industria-ekimenei erantzuteko, Airbus Helicopters España, S.A.U.k EAEko tokiko industria-gaitasunak zundatzeko asmoa du, ahal den neurrian hornidura-katea hobetzeko, bai kostuetan, bai produkzioaren erabilgarritasun- eta kalitate-denboretan.

Acuerdo entre Gobierno Vasco y Airbus. Foto: Gobierno Vasco.

Komunikatu batean azaldu duenez, Ekonomiaren Garapen Sailak lehentasunezkotzat jotzen du tokiko produkzio-egitura indartzea eta egokitzea, euskal sektore aeroespaziala garatzen laguntzeko, trantsizio teknologiko-digitalen eta energetiko-klimatikoaren ildotik, eta pixkanaka deskarbonizatzeko bidean aurrera egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak