Ekonomia -

Enplegua

Atzerritarrak lan merkatuan sartzea erraztuko duen erreforma onartu du Espainiako Gobernuak

Espainian bi urte daramatzaten agiririk gabeko migratzaileek euren egoera erregularizatzeko aukera izango dute, eskari txikia duten lanbideetan trebatuz gero.   

Jose Luis Escriva ministroa. Argazkia: EFE
Jose Luis Escriva ministroa. Argazkia: EFE
Jose Luis Escriva ministroa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak Atzerritarren Legea erreformatu du lan egiteko baimenak eskuratzeko prozedurak malgutzeko asmoz. Ildo horretan, nobedade nagusia ondokoa izango da: Espainian bi urte daramatzaten agiririk gabeko migratzaileek euren egoera legeztatzeko aukera izango dute, eskari txikia duten lanbideetan trebatuz gero.

Jose Luis Escriva Inklusioa, Gizarte Segurantza eta Migrazioa ministroak adierazi du erreforma honi esker migrazioari lotutako erronkei heltzeko "tresna hobeak" izango dituztela eta migrazioa "ordenatua eta segurua" izatea ahalbidetuko dutela.

Halaber, onartu du migratzaileak lan merkatua sartzeko prozedurak "geldoak eta desegokiak" direla kasu askotan, irregulartasun egoeratik ateratzea oztopatuz eta ezkutuko ekonomia bultzatuz.

Gauzak horrela, sustraitze laboralari, sozialari eta familiarrari lotutako figura eguneratu dute eta "trebakuntzarako sustraitzea" izeneko figura sortu dute. Horrenbestez, Espainian bi urte daramatzaten migratzaileek euren egoera erregularizatzeko aukera izango dute, "defizitarioak diren lanbideetan" trebakuntza jasotzea onartzen badute.  

Urtebeterako baimena emango diete ikastaroa egiteko eta ondoren bertan bi urtez bizitzeko eta lan egiteko baimena eskatu ahal izango dute, kontratu bat aurkeztuta.

Bestalde, Espainian ikasten ari diren atzerriko ikasleen egonaldia hobetzeko neurriak hartu dituzte: ikasketak egiten ari diren bitartean, lan egiteko aukera izango dute, astean gehienez 30 orduz; eta lan merkatuan sartzeko orain arte indarrean zeuden mugak indargabetu egingo dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Lana Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak