Ekonomia -

Energia

Jaurlaritzak ingurumen-inpaktuari dagozkion prozedurak arinduko ditu energia berriztagarriko proiektuetan

Eusko Jaurlaritzaren helburua EAEn trantsizio energetikoa bizkortzea da, gas naturalaren prezioaren igoerari eta Ukrainako gerraren ondorioei aurre egiteko.

Parke eolikoa.
Parke eolikoa.
Parke eolikoa.

M. D. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak akordio bat onartu du energia berriztagarrien proiektueta ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedura azkartzeko. Gobernu Kontseiluan onartutako neurriaren helburua proiektu horien instalazioa arintzea da, Euskal Autonomia Erkidegoan deskarbonizazioa eta trantsizio energetikoa bizkortzeko eta gas naturalaren prezioaren igoerari aurre egiteko.

Jaurlaritzak azaldu duenez, Europar Batasuneko ekonomia energiaren prezioaren igoeraren ondorioak pairatzen ari da —"kolpeak okerrera egin du etengabe 2021eko udaz geroztik"— eta, gainera, "ziurgabetasun handia dago beraren iraupen eta intentsitatearen inguruan".

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak esan duenez, arintzeak ez du proiektu horien gaineko kontrola desagerraraziko, baizik eta prozesua "arinduko, mendekotasun energetikoa murrizteko". Energia berriztagarrien proiektuak "baldintza beretan" onartuko dira, baina prozedura bizkortu egingo da. "Ez dugu malgutzen, ezta maila jaisten ere", esan du.

Tapiak azaldu duenez, bizkortze hori baimenduta dago Diputatuen Kongresuan onartutako gerraren ondorioak arintzeko neurrien errege-dekretuan, Jaurlaritzak euskal errealitatera egokitu duena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Energia berriztagarriak Gas naturala Energia