Ekonomia -

AYUDAS ECONÓMICAS

Familia zaurgarriei bideratutako 200 euroko laguntza dagoeneko eska daiteke Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Foru ogasunen egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen formulario baten bidez egin behar da eskaria. Laguntza jasotzeko, besteak beste, bizikidetza unitatearen 2021eko errentak 14.000 euroz azpikoa izan behar du.

Bilbo, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Bilbo, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Bilbo, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

IDOIA ALBERDI ETXANIZ | EITB EDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kalteberatasun sozial eta ekonomikoko egoeran dauden familiei laguntzeko, Espainiako Gobernuak 11/2022 Errege Dekretuaren bidez onartutako 200 euroko dirulaguntza eska daiteke dagoeneko Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Zuzeneko laguntza izango da, eta eskaria foru ogasunen egoitza elektronikoen bidez egin behar da, dagoeneko eskuragarri dagoen inprimaki bat beteta. EAEn erroldatuta egon behar da laguntza jaso ahal izateko, eta Errege Dekretuan jasotako baldintzak betetzea nahitaezkoa da; besteak beste, familia unitate eskatzailearen 2021eko errentak 14.000 euro baino gutxiagokoa izan behar du, eta unitate horrek ezingo ditu izan 43.196,40 euro baino gehiago ondasunetan, ohiko etxebizitza kontuan hartu gabe.

Besteen kontura lanean ari diren soldatapeko langileei, autonomoei edo langabezian daudenei zuzenduta dago, eta ez da bateragarria egoera zaurgarrian dauden pertsonei ematen zaizkien beste dirulaguntza batzuekin. Hala, ezingo dute eskatu Bizitzeko Gutxieneko Dirusarrera, Dirusarrerak Bermatzeko Errenta eta Gizarte Segurantzaren edo Estatuko Klase Pasiboen araubide orokorreko eta araubide berezietako pentsioak jasotzen dituztenek.

Hemen, aldundi bakoitzaren eskabide orrietara loturak:

- Gipuzkoako Aldundia

- Bizkaiko Foru Aldundia

- Arabako Foru Aldundia

Hauek dira 11/2022 Errege Dekretuan krisiari aurre egiteko jasotako neurriak:

Hauek dira Espainiako Gobernuak onartutako dekretu berriaren neurriak
Hauek dira Espainiako Gobernuak onartutako dekretu berriaren neurriak
Hauek dira Espainiako Gobernuak onartutako dekretu berriaren neurriak

03:05
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak