Ekonomia -

Gasolina eta gasolioa

Erregaien prezioak behera egin du laugarren astez jarraian

Gasolioaren kasuan, litroa bi euro azpitik kokatu da, ekainaren hasieratik lehen aldiz.

Gasolina-hornigailu bat zerbitzugune batean. Artxiboko argazkia: EFE
Gasolina-hornigailu bat zerbitzugune batean. Artxiboko argazkia: EFE
Gasolina-hornigailu bat zerbitzugune batean. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erregaien batez besteko prezioak behera egin du laugarren astez jarraian eta, gasolioaren kasuan, litroa bi euro azpitik kokatu da, ekainaren hasieratik lehen aldiz.

Konkretuki, gasolina litroaren batez besteko salneurria 2,026 euroan kokatu da aste honetan, duela zazpi egun baino % 2,22 merkeago, Europar Batasuneko Petrolio Aldizkariaren arabera. Horrela, lau astez jarraian behera egin du dagoeneko.

Dieselaren kasuan, litroaren batez besteko prezioa 1,971 euroan kokatu da, % 2,52 merkatu ondoren. Hirugarren beherakada jarraian izan du.

Batez besteko salneurriak zergak barne ditu, baina ez apirilaren 1ean indarrean sartu zen 20 zentimoko gutxieneko deskontua.

Dirulaguntza kontuan izanez gero, gasolinaren prezioa 1,826 eurokoa litzateke, martxoko azken asteko salneurritik gertu (1,818 euro), deskontua aplikatzen hasi baino lehen. Dieselaren kasuan, azken beherakadekin, 1,771 euroko prezioa du, orduan baino merkeagoa (1,837 euro litroa).

Iazko aste berdinarekin alderatuta, ordea, gasolina litroa % 44,7 garestitu da; eta gasolioa % 56,2 garestiagoa da, baina indarrean dagoen hobaria kontuan izan gabe.

Errusiak Ukraina otsailaren amaieran inbaditu zuenetik, bi erregaien prezioak goia jo du. Gasolinaren kasuan, % 27,3 garestitu da, eta diesela % 33,2.

Horrela, berunik gabeko 95 gasolina Europar Batasunaren (1,929 euro litroa) zein Eurogunearen (1,979) batez bestekoaren gainetik kokatu da Espainian.

Dieselaren kasuan, aldiz, Espainiako prezioa EBkoa (1,936 euro) baino garestiagoa da, baina Eurogunekoa (1,977 euro) baino merkeagoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia KPI Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Gasolinaren prezioaren igoera