Ekonomia -
9 hilabeteko negoziazioa
Espainiako Gobernua eta autonomoen elkarteak, diru-sarreren kotizaziorako akordioa ixteko zorian
"Zintzilik geratzen diren" gauzatxo batzuen faltan, kotizazio sistema berriko akordioak 15 tarte aurreikusiko ditu, 200 euroko gutxieneko kuotarekin eta hilean 590 euroko maximoarekin, 2025ean.
Agentziak | EITB Media
Inklusio Ministerioa, gizarte eragileak eta autonomoen elkarteak kotizazio sistema berria adosteko zorian dauden, "zintzilik geratzen diren" gauzatxo batzuen faltan. Testuak 15 tarte aurreikusiko ditu, 200 euroko gutxieneko kuotarekin eta hilean 590 euroko maximoarekin, 2025ean.
Bederatzi hilabete baino gehiago negoziatzen eman ondoren, UPTA eta UATAE autonomoen elkarteek Inklusio Ministerioaren azken proposamenari oniritzia eman diote. 2023tik 2025era arte kotizazio oinarriak pixkanaka igotzea jaso du Espainiako Exekutiboaren azken proposamenak.
Hala ere, ATA autonomoen elkarteak oraindik aurreakordiorik ez dagoela ziurtatu du; izan ere, gauzatxo batzuk "zintzilik geratzen" dira.
Ministerioak egindako azken proposamenaren arabera, hilean 670 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten autonomoentzat 2025ean gutxieneko kuota 200 eurora murriztuko dute, eta 590 euroko maximoa mantentzen diete 6.000 euroko etekina gainditzen dutenei.
Era berean, 670 eta 900 euro arteko diru-sarrerak dituzten profesionalek 240 euroko kuota izango dute; 900 eta 1.166 euro arteko irabaziak dituztenek 260 euro; eta 291 euro hilean 1.166 eta 1.399 euroko mozkina lortzen dutenek.