Ekonomia -
Europako Batzordea
Bruselak aire girotua 25 gradu azpitik ez jartzea eta berogailua 19ra mugatzea planteatu du
Bestalde, gasa ez den energia iturri alternatiboak erabiltzeko eskatuko die industriei. Neguari begira, Errusiak gas hornidura eteten baldin badu, gas erreserbak areagotzea da helburua.
EiTB Media
Bruselak aire girotua 25 gradu azpitik ez jartzea eta, hotza egiten duen tokietan, berogailuaren termostatoa 19 gradura mugatzea planteatu du.
Bestalde, gasa ez den energia iturri alternatiboak erabiltzeko eskatuko die industriei. Neguari begira, Errusiak gas hornidura eteten baldin badu, gas erreserbak areagotzea da helburua. Orain arte, Batzordeak gomendioez hitz egin du, baina debekuez hitz egiten hasi da jadanik.
Horrela, gas kontsumoa murrizten duten enpresei laguntzea proposatuko die Europako Batzordeak estatuei. Datorren asteazkenean aurkeztuko duen agiriaren zirriborroaren arabera, neguan, gas horniduran, "balizko etenaldi luze" baten ondorioak murrizteko kapaz direla defendatuko du oraindik, betiere neurri eta pizgarri sorta berehala martxan jartzen badute.
Kontingentzia egitasmoaren arabera, "herritar eta etxebizitza bakoitzak gasa aurreztu dezake", eta aire girotu zein berogailuetan erabiltzen den erregai bolumenean arreta jartzen du, baina etxebizitzak, hiriko berogailuak eta funtsezko gizarte zerbitzuak babesa duten kontsumitzaileak dira, eta errazionamenduak pairatzen azkenak izango lirateke, gogorarazi duenez.
Azkenik, "teknikoki eta legalki posible denean", eraikin publiko, bulego eta merkataritza eraikinetako termostatoa neguan 19 gradura mugatu nahi du Batzordeak.
Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du "garai zailak" datozela, eta, horrenbestez, "esfortzu handiagoa" beharko dela "energia aurrezteko" eta "berriztagarriak ez diren energia iturriak dibertsifikatzeko". Horren ildotik, ohartarazi du Ukrainako gerraren ostean etorkizunean "energia horniduran etenak" eman daitezkeela eta "prezioek gora" egin dezaketela.