Ekonomia -

Bidaia ofiziala

Alemaniako ekonomiaren bilakaerak Euskadin izango duen eragina "saihestezina" dela uste du Tapiak

Hala ere, "Alemaniako enpresa handiek hazkunde-aurreikuspenei eusten diete eta Euskadiko ekoizpen-planten aldeko apustua egiten dute", Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailak ohar batean ziurtatu duenez.

Arantxa Tapia sailburua Bayer enpresan. Argazkia: Irekia
Arantxa Tapia sailburua Bayer enpresan. Argazkia: Irekia
Arantxa Tapia sailburua Bayer enpresan. Argazkia: Irekia

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemania Europako ekonomiaren motore garrantzitsuenetakoa da. Horregatik, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak adierazi du Euskadin "oso adi" egon beharko dugula Alemaniako ekonomiaren eta industria-jardueraren bilakaerarekin, horrek EAEko ekonomian izango duen eragina "saihestezina" izango delako.

Tapiak egin duen bidaia Alemanian "zalantza eta kezka handiko" unean egokitu da. Ukrainaren inbasioak, segurtasun energetikoak eta inflazioak "ziurgabetasun kezkagarria" sortu dute arduradun politiko eta enpresaburuen artean.

"Ziurgabetasunez betetako nazioarteko testuinguruan bagaude ere, kontsultatutako Alemaniako enpresa handiek hazkunde-aurreikuspenei eusten diete eta Euskadiko ekoizpen-planten aldeko apustua egiten dute", ziurtatu du Sailak ohar batean.

Arantxa Tapia amaitu du Alemanian astelehenetik ostiralera egin duen enpresa-misioa. Bertan, Euskadin ekoizpen-plantak dituzten multinazional nagusietako zuzendariekin bilerak egin ditu eta egoitza nagusiak bisitatu ditu.

Konkretuki, Trumpf (Ditzingen), Siemens Energy eta Bayer (Berlin) taldeetako ordezkariekin biltzeko aukera izan du, baita Mercedes (Stuttgart) taldearen egoitza nagusian izandako topaketarekin ere, Iñigo Urkullu lehendakaria bertan zela.

Euskadin erreferentzia berezia duten sektoreetan aritzen diren lau enpresek (makina-erreminta, energia, automobilgintza eta biozientziak) "berretsi egin dute, beraz, Euskadiren aldeko apustua", Sailak erantsi duenez.

Viaje oficial a Alemania. Foto: Irekia

Bestalde, sailburuak, Mikel Amundarain Industriako sailburuordearekin batera, DLR Lampoldshausen Institutua – Espazio Propultsioko Institutua eta hidrogenoaren ekoizpenean ikerketa aurreratuko zentroa – ezagutzeko aukera izan du, baita Festo enpresa ere, ia 100 urteko historia duen familia-enpresa independentea.

Festo automatizazio eta prestakuntza teknikoko tekniken mundu mailako fabrikatzaile liderra da, ekoizpen adimendunera bideratuta, adimen artifizialaren eta ikaskuntza automatikoaren aldeko apustuaren bidez.

Eusko Jaurlaritzako ordezkariek networking-topaketa batean parte hartu zuten Bavarian bizi diren 30 bat euskal profesionalekin. Horien artean, Airbus, BMW, Maier, Orona, Fagor Ederlan, Arteche, Amazon eta Schaeffler enpresetako ingeniariak eta hezkuntza eta osasun sektoreetako profesionalak.

Azkenik, Elorrion egoitza duen Tekniatalde multinazionalak Stuttgartetik gertu dagoen Forschner PTM GmbH konpainia alemaniarra erosi duela iragarri du. Aurrerantzean Teknia Stuttgart izena izango duen enpresa gama altuko osagaietarako barra mekanizatzen espezializatuta dago, eta instalazio horrek garrantzi berezia izango du etorkizuneko ibilgailu autonomoetan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Alemania Siemens Gamesa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Mercedes Benz Enpresaburuak Gas naturala