Ekonomia -

KRISIA GAINDITZEKO NEURRIA

Errenta baxuko familiek ostiraletik aurrera eskatu ahal izango dute 200 euroko txekea

Maria Jesus Montero Ogasun ministroak adierazi du datozen hiru hilabeteetan eskatu ahal izango dela laguntza hori eta irailetik aurrera hasiko direla ordaintzen. Ukrainaren inbasioak eragindako ondorio ekonomikoa arintzeko azken neurri-sortaren parte da txeke hori.

La ministra de Hacienda, María Jesús Montero. Foto: EFE
La ministra de Hacienda, María Jesús Montero. Foto: EFE
La ministra de Hacienda, María Jesús Montero. Foto: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko Ogasun ministroak adierazi du bihartik aurrera eskatu ahal izango dutela 200 euroko txekea errenta apaleko langileek, autonomoek eta langabeek. Ukrainaren eta Errusiaren arteko gerrak eragindako ondorio ekonomikoak arintzeko Pedro Sanchezen Gobernuak jasotako azken neurri-sortaren parte da laguntza.

Unibertsitate Konplutentsean izan da Montero, udako ikastaroetan, eta bertan egin duen hitzaldian argitu du eskaera ondorengo hiru hilabetetan zehar egin daitekeela eta ordainketak irailean hasiko direla. Era horretara, gerrak eragindako egoera latzari aurre egiteko "2,7 milioi pertsonak ezinbesteko laguntza jasoko dute", ministroaren esanetan.

Nork eska dezake laguntza?

Urtean 14.000 euro azpiko diru sarrerak dituzten familientzat izango da txekea, betiere ez badute bizitzeko gutxieneko diru sarrera jasotzen. Txekea ordainketa bakarrean egingo da.

Non eskatu daiteke?

Laguntza Zerga Agentziaren webgunearen bidez eska daiteke. Prozesua hasteko, beharrezkoa da gako digital bat edo NAN elektroniko bat izatea. Era berean, eskatzailearen eta etxe berean bizi diren pertsonen NANa edo IFZ sartu beharko da, baita laguntza ordaintzea nahi duen eskatzailearen titulartasuneko banku-kontu bat ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Ukraina Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Laguntza publikoak Errusia-Ukraina gerra