Ekonomia -

bilerak

Tapiak enpresa-bidaia abiatu du Alemanian

Asteazken honetan, Iñigo Urkullu lehendakaria ere izango da bertan, Ekonomia sailburuarekin batera, Mercedes-Benzeko zuzendaritzarekin biltzeko.

Arantxa Tapia Ekonomia sailburua, astelehean Munichen egindako ekitaldian. Argazkia: Irekia
Arantxa Tapia Ekonomia sailburua, astelehean Munichen egindako ekitaldian. Argazkia: Irekia
Arantxa Tapia Ekonomia sailburua, astelehean Munichen egindako ekitaldian. Argazkia: Irekia

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Bavarian bizi diren euskal komunitateko profesionalek bilera egin zuten astelehenean Euskadik Munichen duen ordezkaritza komertzialaren egoitzan. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak ekitaldi horrekin ekin dio aste osoan Alemanian izango duen agendari. Iñigo Urkullu lehendakaria batuko zaio biharko jardunaldian, eta Stuttgarteko Mercedes-Benz taldearen zentrala bisitatuko dute.

Aste osoan askotariko bilerak eta bisitak egingo diren arren, horiek guztiek helburu bera dute: Euskadin instalazioak dituzten Alemaniako enpresa handien konfiantza indartzea eta etorkizuneko erronken gertuko jarraipena egitea, hala nola Mercedes, Bayer eta Trumpf enpresena. Asteko agenda osatuko da Municheko Unibertsitate Teknikoan eta Alemaniako Zentro Aeroespazialean egingo diren bilerekin.

Alemaniako Zentro Aeroespazialean izango da gaur Tapia, Alemaniako ingeniaritza-ikerketako erakunde handienetako batean. Hain zuzen ere, DRL zentroak I+Gko jarduerak egiten ditu aeronautikaren, espazioaren, energiaren, segurtasunaren eta digitalizazioaren alorretan. Arratsaldean, berriz, FESTO enpresaren egoitzan izango da hitzordua.

Mercedes-Benzeko zuzendaritzarekin bilera

Asteazken honetan, Iñigo Urkullu lehendakaria ere bertaratuko da, Mercedes-Benz Vanseko zuzendaritzarekin biltzeko eta Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak automobilgintzaren sektorearen alde lanean jarraitzeko duten konpromisoa helarazteko. Emilio Titos Gasteizko plantako arduradunak ere hartuko du parte jardunaldian.

Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Mercedes-Benzek sinatutako hitzarmenaren ondoren, eta Mercedes Taldeak Gasteizko plantan 1.200 milioi euroko inbertsioa iragarri ostean, lehendakaria eta sailburua taldearen zuzendaritzarekin bildu eta Stuttgarteko planta bisitatuko dute.

Lehendakariak ekainean bidaia iragarri zuenean adierazi zuenez, "aukera izan dezakegu Mercedeseko 5.000 langile zuzenen eta zeharkako 30.000 langileren, eta Araban eta Euskadin ditugun 600 enpresa hornitzaile baino gehiagoren etorkizuna bermatzeko".

Era berean, inbertsio-proiektu hori aurrera eramateko "alde guztien lankidetza" bultzatu behar dutela gaineratu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Urkullu albisteak Eusko Jaurlaritza Alemania bideoak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Mercedes-Benz albisteak Enpresen albisteak Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan