Ekonomia -

Teknologia

Azkoyen talde nafarrak Vendom erosi du eta sektorearen Europako buruan kokatu da

Konektibitatean eta ordainketa digitaletan eta telemetriako IoT soluzioetan Erdialdeko Europan liderra da Vendom enpresa.

Azkoyen makina baten promozio-irudia.
Azkoyen makina baten promozio-irudia.
Azkoyen makina baten promozio-irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vendom Letoniako enpresaren % 100 erosi du Azkoyen Taldea Nafarroako nazioarteko enpresa teknologikoak, ohar baten bidez jakitera eman duenez. Konektibitatean eta ordainketa digitaletan eta telemetriako IoT soluzioetan Erdialdeko Europan liderra da Vendom eta, erosketa horri esker, sektoreko buruan kokatu da Azkoyen Taldea Europa mailan.

Azkoyenek ohar horretan zehaztu duenez, Vendom erosi du 9,3 milioi euroren truke, beste 4 milioi eurorainoko ordainketa osagarrirekin, 2022-2024ko negozio-planaren salmenta helburuaren lorpenaren arabera. Azken urtean 8,5 milioi eurokoa izan da salmenta kopurua.

2011an Rigan sortutako enpresa Europako merkatu nagusienetan dago, hala nola, Frantzian, Alemanian, Beneluxen eta Erresuma Batuan, eta 45.000 makina ditu konektatuta. 11 urte hauetan Europako operadore bat izatetik 82 herrialde baino gehiagotan izatera igaro da Vendon.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak