Ekonomia -

pentsioak

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak 60.000 sinadura baino gehiago bildu ditu bere aldarrikapenen alde

Sinadura horiek, Estatu osoan zehar jasotakoekin batera, Diputatuen Kongresuan entregatu eta erregistratuko dituzte, urriko erdialdera.

Euskal Pentsiodunen Mugimenduaren martxa bat, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Euskal Pentsiodunen Mugimenduaren martxa bat, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Euskal Pentsiodunen Mugimenduaren martxa bat, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Pentsiodunen Mugimenduak 60.000 sinadura baino gehiago bildu ditu jada bere aldarrikapenen alde eta, Estatu osoan zehar jasotakoekin batera, Diputatuen Kongresura eramango dituzte urriko erdialdera.

Plataformak ohar batean gogorarazi duenez, duela bi hilabete abiatu zen sindaura-bilketa, Estatuko bestelako pentsiodunen mugimenduekin lankidetzan.

Kolektibo horien asmoen artean dira 2022rako eta datozen urteetarako pentsioen eros-ahalmena bermatzea, "KPI errealaren" igoeraren arabera balioa handituz, eta 2021ko pentsioen eros-ahalmenaren % 3ko galera orekatzea.

Pobreziaren atalasetik azpiko pentsiorik ez izateko bermea ere eskatu dute, soldata zein pentsioetan genero-arrakala deuseztatuz eta gutxieneko pentsioa aregotuz, LGSarekin parekatu arte. Era berean, pentsio publiko duin, bidezko eta adinakoak zein pentsio-sistemaren izaera publikoa bermatzeko eskatu dute; 2011, 2013 eta 2021 urteetako erreformetako murrizketak indargabetuz.

Sindaura-bilketa Hegoaldeko hiriburuetan eta beste 70 udalerritan izan da. Hala, unera arte 60.726 sinadura jaso dituzte guztira. Estatu osoan zehar jasotakoekin batera, Diputatuen Kongresuan entregatu eta erregistratuko dituzte, urriko erdialdera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Pentsioak