Ekonomia -

Erregaiak

Gasolinak eta gasolioak marka berriak hautsi dituzte, eta bi euroen gainetik finkatu dira

Gasolina litroaren prezioak % 1,13 egin du gora azken zazpi egunetan. Dieselaren kasuan, litroaren salneurriak % 3,64 gora egin du azken astean.

Gasolindegi bat. Argazkia: EFE
Gasolindegi bat. Argazkia: EFE
Gasolindegi bat. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasolioaren eta gasolinaren batez besteko prezioak marka berria hautsi du, eta bi euroen gainetik finkatu da; gainera, bi kasuetan 20 zentimoko diru-laguntza 'jan' dute dagoeneko. Laguntza apirilaren 1ean sartu zen indarrean.

Konkretuki, gasolinaren batez besteko prezioa 2,141 euroan kokatu da aste honetan, azken zazpi egunetan % 1,13 gora egin ondoren, Europar Batasuneko Petrolio Txostenaren arabera.

Diru-laguntza kontuan hartuta, gasolina litroaren prezioa martxoko azken astean (1,818 euro) baino 12 zentimo garestiagoa litzateke, deskontua aplikatzen hasi baino lehen. Ondorioz, orduz geroztik erregaiak izan duen garestitzeak laguntza guztiz jan du.

Dieselaren kasuan, litroaren batez besteko prezioak % 3,64 egin du gora azken astean, eta bigarren astez jarraian bi euroko langaren gainetik kokatu da (2,076 euro).

Gaindituko al dute erregaiek 3 euroen langa?
Gaindituko al dute erregaiek 3 euroen langa?
Gaindituko al dute erregaiek 3 euroen langa?

00:52

Horrela, litroko 20 zentimoen deskontua aplikatuta, martxoaren bukaeran (1,837 euro) baino hiru zentimo garestiagoa litzateke.

Duela urtebete salneurriekin alderatuta, gasolina % 55,82 garestitu da, eta gasolioa % 67,68, baina indarrean dagoen hobaria kontuan izan gabe.

Iragan otsailean, Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik bi erregaien prezioak % 30 baino gehiago egin du gora. Konkretuki, gasolina % 33 garestitu da, eta diesela % 38.

Horrela gauzak, berunik gabeko 95 gasolinaren prezioa Europar Batasuneko (2,036 euro) zein euroguneko (2,095 euro) batez bestekoaren gainetik dago Espainian.

Dieselaren kasuan, Espainiako prezioa EBkoa (2,031 euro) baino garestiagoa da, baina eurogunekoa (2,08 euro) baino merkeagoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia KPI Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Gasolioaren prezioaren igoera