Ekonomia -

LAN-GATAZKA

Mercedeseko sindikatuek manifestazio bateratua egin dute zuzendaritzak eskatzen duen "malgutasunaren" aurka

Sindikatuek espero zuten moduan, jarraipen zabala izan du lanuzteak, % 95ekoa, hain zuzen ere. Zuzendaritzaren arabera, baina, plantilla osoaren % 75 inguruk egin du bat grebarekin. Tailerretan, ordea, babesa handiagoa izan dela onartu dute, % 80koa.

Mercedesko langileen lanuztea, lan hitzarmen berria negoziatzearen alde
 Mercedesko langileen lanuztea, lan hitzarmen berria negoziatzearen alde
Mercedeseko greba deialdiak Gasteizko lantegia egun osoz gelditu du

1:26

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Mercedes lantegiko Enpresa Batzordeko presidenteak, Igor Guevarak (ELA), adierazi duenez, "urte eta erdi honetan, enpresa adarra jotzen aritu da negoziaketan", eta gaineratu du malgutasunari buruzkoa dela lan-hitzarmenaren punturik krudelena: "Gaueko txanda bat gehiago gehitu nahi digute, seigarrena, eta langileak ez gaude ados", adierazi du.

Sindikatuek gaurko jardunaldia bakoitzak bere aldetik antolatu dute, alde batetik, CCOO eta UGT eta, bestetik, ELA, LAB eta ESK, baina 11:00etan denak elkartu eta manifestazio bateratua egin dute enpresaren inguruan. Lan hitzarmena berritzeko negoziazioetan, salatu nahi dute zuzendaritzak ez duela asmorik aurrerako urratsik emateko.

Manifestazioan, Guevarak azpimarratu du enpresak, gainera, "plus guztiak izoztea" proposatu diela, eta, ondorioz, langileek 6.000 euro inguru galduko dituztela, batez beste.

Mercedeseko greba deialdiak Gasteizko lantegia egun osoz gelditu du
Mercedeseko greba deialdiak Gasteizko lantegia egun osoz gelditu du
Mercedeseko greba deialdiak Gasteizko lantegia egun osoz gelditu du

1:26

Gasteizko Mercedes lantegian egin den greba egunak erantzun "masiboa" izan du sindikatuen esanetan, langileen % 95ek lanuztearekin bat egin baitute. Hala, lantegia geldi egon dela nabarmendu dute.

"Espero genuen horrelako jarraipena izatea, batez ere, enpresak lan-hitzarmenari begira duen jarrera ikusita", azaldu dute langileen ordezkariek Euskadi Irratiko mikrofonoen aurrean gaur goizean. "Uste dugu nahiko argi geratu dela jendeak seigarren gaua ez duela nahi, malgutasun gehiagorik ez duela nahi, dagoenarekin nahikoa delako", gaineratu dute.

Gasteizko Mercedeseko zuzendaritzaren arabera, aldiz, langile guztien % 75 inguruk egin du bat grebarekin. Hala ere, tailerretan erantzuna handiagoa izan dela eta % 80ra iritsi dela aitortu du.

Greba deialdiari dagokionez, enpresako arduradunek diote koherentziarik gabekoa dela, erabat kaltegarria. Hala jakinarazi diete langileei, eta, bide batez, gogoratu diete negoziaketarako ateek irekita jarraitzen dutela.

Edonola ere, sindikatuek ohartarazi dute enpresak presio estrategia abiatu duela tokiko agintari eta erakundeekin batera, malgutasuna onar dezaten. Honen aurrean, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak dei egin die bi aldeei negozia dezaten eta akordio batetara irits daitezen. Gogoratu du asko dagoela jokoan, 1.200 milioi euroko inbertsioa, hain zuzen ere.

Hitzarmena negoziatzeko aurrerapausoen faltan egingo dute gaurko lanuztea. Azken bilera iragan ostiralean egin zuten aldeek, jarrerak hurbildu barik eta negoziatzeko data berririk gabe; izan ere, lanuzteak dauden bitartean batzar berririk ez deitzeko asmoa helarazi zien zuzendaritzak sindikatuei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA albisteak LAB Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz berriak Albisteak Mercedes Benz CCOO UGT Langileen Batasun Orokorra Automobilgintza