Ekonomia -

Kriptodirua

Kriptomonetak kontutik ateratzea behin-behinean galarazi dute bi plataformek

Halaber, Celsius Network plataforman, ezinezkoa izango da kriptodiruarekin salerosketak eta transferentziak egitea. Oraingoz, ez dute argitu neurri hori noiz arte izango den indarrean.

Bitcoin dirua. Artxiboko argazkia: EFE
Bitcoin dirua. Artxiboko argazkia: EFE
Bitcoin dirua. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kriptodiruarekin negozioak egiteko Binance plataformak jakinarazi du bitcoin monetak kontutik ateratzeko aukera behin-behinean bertan behera utzi duela "diru-sorta baten transakzioak eragin duen trabaren ondorioz".

Changpeng Zhao Binance konpainiaren sortzaile eta kontseilari-delegatuak Twitterren adierazi zuen arazoa 30 minutuan konponduko zutela, baina handik gutxira onartu zuen "espero baino denbora gehiago" beharko dutela dena bere onera bueltatzeko.

Aurrez, Celsius Network plataformak iragarri du kriptomonetak kontutik ateratzeko aukera baliogabetzea erabaki duela "merkatuaren muturreko baldintzen ondorioz". Halaber, zehaztu du salerosketak eta transferentziak egiteko aukera ere blokeatu duela.

"Erabaki hori hartu dugu, Celsiusen egoerak hobera egin dezan eta bere betebeharrak bete ditzan", adierazi du plataformak ohar batean.

Kriptomoneten negozioa urtzen ari da azken asteetan. Duela gutxi, Terra eta Luna moneta digitalek izan zuten beherakada, eta, gaur, aipatu bi plataformek egindako iragarpenarekin, bitcoin diruaren kotizazioa % 13 murriztu da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoa Interneteko albisteak