Ekonomia -

Automobilgintza

Urkullu Mercedeseko zuzendaritzarekin bilduko da, automobilgintzaren sektorearekin duen konpromisoa azaltzeko

Lehendakariak Stuttgartera bidaiatuko du uztailean, "proiektu horrek automobil-industria osoaren eraldaketan duen garrantzia estrategikoa, eta Gasteizko lantegia konpainiak munduan duen lehiakorrenetako bat bezala sendotzeko duen garrantzia" azaltzeko.

Mercedes Benzeko lantegia Gasteizen. Artxiboko argazkia: EITB Media.
Mercedes Benzeko lantegia Gasteizen. Artxiboko argazkia: EITB Media
Mercedes Benzeko lantegia Gasteizen. Artxiboko argazkia: EITB Media.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri duenez, uztailean Stuttgartera (Alemania) joango da Mercedes Benzeko presidentearekin biltzeko eta Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak automobilgintzaren sektorearen alde lanean jarraitzeko duten konpromisoa helarazteko.

"Datorren hilabetean Stuttgarten bilduko naiz Mercedes Benzeko presidentearekin, euskal automobilgintzaren sektorearen etorkizunean elkarlanean jarraitzeko konpromiso instituzionala helarazteko", esan du lehendakariak.

Urkulluk SEA-Arabako Enpresaburuen Batzar Nagusiaren amaiera ekitaldian parte hartu du Gasteizen. Bertan, "proiektu honek automobil-industria osoa eraldatzeko eta Gasteizko lantegia munduko lehiakorrenetarikoa izateko duen garrantzia estrategikoa" azpimarratu du.

"Aukera izan dezakegu Mercedeseko 5.000 langile zuzenen eta zeharkako 30.000 langileren, eta Araban eta Euskadin ditugun 600 enpresa hornitzaile baino gehiagoren etorkizuna bermatzeko", esan du.

Era berean, inbertsio-proiektu hori aurrera eramateko "alde guztien lankidetza" bultzatu behar dutela gaineratu du.

Arantxa Tapia, Mercedesek Gasteizen egin nahi duen inbertsioaz: ''Albiste bikaina da''
Arantxa Tapia, Mercedesek Gasteizen egin nahi duen inbertsioaz: ''Albiste bikaina da''
Arantxa Tapia, Mercedesek Gasteizen egin nahi duen inbertsioaz: ''Albiste bikaina da''

0:33

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Araba Eusko Jaurlaritza Multinazionalak albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Mercedes Benz Enpresaburuak Automobilgintzari buruzko albisteak