Ekonomia -

Erregaiaren prezioa

Gasolina litroaren prezioa 2 eurotik gora jarri da eta Espainiako Gobernuaren diru-laguntza ezerezean utzi du

Joan den apirilean sartu zen indarrean erregai litroko 20 zentimoko beherapena, baina dagoeneko gasolinaren prezioa martxoaren azken astean baino garestiagoa da eta, beraz, diru-laguntza hori ez da eraginkorra.

Una gasolinera de Bilbao. Foto: EFE
Una gasolinera de Bilbao. Foto: EFE
Una gasolinera de Bilbao. Foto: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasolinaren prezioaren garestitzeak ez du etenik izan azken zazpi asteetan eta marka historiko bat hautsi du: gasolina litroak bi eurotik gora balio du lehen aldiz. Gauzak horrela, Espainiako Gobernuan apirilean ezarri zuen erregai litroko 20 zentimoko beherapena ezerezean geratu da.

Europar Batasuneko Petrolio Aldizkariaren arabera, Espainian gasolina litroaren bataz besteko prezioa 2,048 eurokoa da, astebetean % 4 garestitu ostean.  

Martxoko azken astean, erregai litroko 20 zentimoko diru-laguntza indarrean sartu baino lehen, gasolinaren prezioa 1,818 eurokoa zen. Beraz, etengabeko igoera horrek Espainiako Gobernuak bultzatutako beherapena "jan" egin du.

Dieselari dagokionez, hiru astez beheraka egin ondoren, azken zazpi egunetan % 3,45 garestitu da eta gasolio litroa 1,916 euroan jarri da.

Kasu honetan, baina, ez da gasolina bezain beste garestitu eta, ondorioz, 20 zentimoko beherapean aplikatuta, erabiltzaileak martxo bukaeran baino 12 zentimo gutxiago ordainduko ditu.

Iazko datuekin alderatuta, gasolina litroaren bataz besteko prezioa % 51,6 garestitu da eta gasolio litroa % 58.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainiako Gobernua KPI Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Gasolioaren prezioa