Ekonomia -
Energiaren prezioa
Gasaren prezioari ezarritako muga ekainaren 14tik aurrera aplikatuko da
Europako Batzordeak asteazken honetan onartu du Espainian eta Portugalen gasaren prezioa mugatzea eta, ondorioz, argindarraren prezioa murriztea ahalbidetuko duen neurria. Salbuespeneko mekanismoa 12 hilabetez egongo da indarrean.
Agentizak | EITB MEDIA
Europako Batzordeak asteazken honetan onartu du Espainian eta Portugalen gasaren prezioa mugatzea eta, ondorioz, argindarraren prezioa murriztea ahalabidetuko duen neurria. Muga hori ekainaren 14ko enkantean aplikatuko dute lehen aldiz eta biharamuneko prezioetan izango du eragina, Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez.
Europako Batzordeak iberiar penintsulan ezohiko neurri hori ezartzea onartu du, gainerako herrialdeekin alderatuta, Espainiak eta Portugalek interkonexio eskasa dutela argudiatuta. Ildo horretan, egoera horri irtenbide bat emateko elkarlanean aritzea ere adostu dute.
Salbuespeneko mekanismo hori 12 hilabetez egongo da indarrean. Familiak nahiz enpresak izango dira onuradunak, argindarraren faktura merkatzea lortuko dutelako.
Teresa Ribera Trantsizio Ekologikoa eta Demografia ministroak azpimarratu duenez, "lan asko egin behar izan dugu, neurria konplexua delako, eta akordio hau mugarria izango da Espainiaren, Portugalen eta Europar Batasuneko erakundeen arteko harremanetan".