Ekonomia -
Aholkuak
Zer egin aireportuan atzerapen edo blokeo baten ondorioz hegaldi barik geratuz gero
OCUk zenbait aholku eman ditu, hegaldi batean gorabeheraren bat pairatu duten erabiltzaileei zuzenduta.
I.G. | eitb media
Azken egunotan hainbat atzerapen eta gorabehera izan dira Espainiako eta Europako beste herrialde batzuetako aireportuetan, sektoreak salatu duenez.
Egoera horren aurrean, erabiltzaile batek eman beharko lituzkeen pausoak zeintzuk liratekeen azaldu dizkigu OCUk eitb.eus-i.
-AENAn erreklamazioa aurkeztea, ahal dela aireportuan bertan, arinago kudeatu ahal izateko.
-Edozein arrazoiengatik posible izango ez balitz, AENAk bere webgunean prest daukan formularioan ere aurkez daiteke, edo ohiko posta bidez (Aena, Dirección de Operaciones, Seguridad y Servicios. División Servicios Aeroportuarios C/ Peonías, 1228042 Madrid helbidera bidalita).
-Frogak aurkeztu, hegazkineratzeko atean agertu ezinda hegaldia galtzea eragin zuten arrazoiak zeintzuk ziren erakusteko, eta erabiltzailearen borondatearen aurkakoak izan zirela.
-Horretarako, iritsiera ordua egiaztatzen duten agiriak aurkeztea gomendatzen du OCUk, esaterako, taxiaren ordain-agiria, garraiobide publikoaren billetea etab. Baita ordua eta lekua nolabait egiaztatzen duten argazkiak.
Gainera, AENAk, erreklamazioak ezinbestean izan beharko lituzkeen datuak zerrendatu ditu:
-Data
-Errerserba zenbakia.
-Hitz egin duzun pertsonen izenak.
-Informazio esanguratsuaren kopia.
-Harremanetan jartzeko datuak, ahalik eta arinen erantzuna eman dezaten.