Ekonomia -
Nafarroa
Hil egin da Ollokin hiru metroko altueratik erorita larri zauritutako behargina
60 urteko langilea ZIUn zegoen ingresatuta maiatzaren 20tik. Ezbeharra Cinfa konpainiaren industria-nabe berriaren eraikuntzan lanetan jazo zen. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, hiru metroko altueratik amildu egin zen.
EiTB Media
Joan den maiatzaren 20an Ollokin (Nafarroa) larri zauritu zen 60 urteko langilea hil egin da astelehen honetan Nafarroako Unibertsitate Ospitalean.
Lan ezbeharra Cinfa konpainiaren industria-nabe berriaren eraikuntzan lanetan jazo zen. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, hiru metroko altueratik jausi zen behargina.
Burezurrean hainbat haustura pairatu zituen gizonak, eta hala, Nafarroako ospitaleko Zainketa Intentsiboen Unitatean (ZIU) egon da ordutik. Bertan hil zen atzo.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea