Ekonomia -

Lan-merkatua

Montero: "Atzerriko langileen etorrera eta lan-baldintza duinak erabat bateragarriak izan beharko dira"

Maria Jesus Montero Ogasun eta Funtzio Publikorako ministroak esan duenez, araua aldatu beharko dute atzerriko langileak ekartzeko, "ordenatutako lan-kontratu batekin" eta hemengo lan-baldintzei kalterik egin gabe.

Maria Jesus Montero Ogasun eta Funtzio Publikorako ministroa, artxiboko argazki batean. EFE
Maria Jesus Montero Ogasun eta Funtzio Publikorako ministroa, artxiboko argazki batean. EFE
Atzerritarren Legea erreformatu nahi du Espainiako Gobernuak

01:31

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Jesus Montero Ogasun eta Funtzio Publikorako ministroak adierazi duenez, Atzerritarren Legearen Araua aldatuko du Espainiako Gobernuak, "orekaz", atzerriko langileak ekartzeko, Monteroren hitzetan, "ordenatutako lan-kontratu batekin" eta langileen lan-baldintzei kalterik egin gabe.

Andaluziako Itsas Klusterrekin larunbat honetan Malagan izandako bileraren aurretiko prentsa-agerrialdian Monterok aitortu duenez, "langile falta ditu lan-merkatuak".

"Atzerriko langileen etorrera eta lan-baldintza duinak erabat bateragarriak izan beharko dira", azpimarratu du ministroak, "eta horrek esan nahi du pertsonen bizi-kalitatearekiko konprometitua dagoela Espainiako Gobernua".  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Migrazioa Lana Espainiako Gobernua argazkiak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak