Ekonomia -
Astelehen honetan
15.000 lanposturen kontsolidazioa eskatzeko elkarretaratzeak egingo ditu ELAk Hezkuntza ordezkaritzen aurrean
Aldi baterako irakasle, hezitzaile, sukaldari eta garbitzaile diren, besteak beste, 15.000 lanpostu Lan Eskaintza Publikoen bitartez egonkortzeko aldarrikatuko du sindikatuak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
ELA sindikatuak elkarretaratzeak egingo ditu astelehen honetan, maiatzak 30, Hezkuntza Sailak Bilbon eta Donostian dituen ordezkaritzen aurrean, hezkuntza alorreko 15.000 lanpostu egonkortu ditzaten eskatzeko.
17:30ean izango diren protesta ekintzetan, aldi baterako irakasle, hezitzaile, sukaldari eta garbitzaile diren, besteak beste, 15.000 lanpostu Lan Eskaintza Publikoen bitartez kontsolidatzeko aldarrikatuko dute.
Horrekin batera, azken hilabeteetan ELAk abiatutako babes-kanpainan zehar jasotako mila sinaduratik gora erregistratuko ditu sindikatuak Hezkuntza Sailean.