Ekonomia -

Ogasuna

Arabak abenduaren 1era arte luzatu du TicketBain sartzeko epea

Era berean, Arabako Foru Aldundiak azaldu du 60 urtetik gorako autonomoak sistema ezartzetik salbuetsiko dituela.

Enpresa eta autonomo guztiek bat egin beharko dute TicketBai sistemarekin abenduaren 1erako.
Enpresa eta autonomo guztiek bat egin beharko dute TicketBai sistemarekin abenduaren 1erako.
Enpresa eta autonomo guztiek bat egin beharko dute TicketBai sistemarekin abenduaren 1erako.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Foru Aldundiak abenduaren 1era arte luzatuko die epea urrian TicketBai sisteman sartu behar zuten zergadunei. Horrez gainera, jakinarazi du 60 urtetik gorako autonomoak salbuetsiko dituela sistema hori ezartzetik.

Joan den apirilaren 1etik, iruzur fiskala saihestu nahi duen fakturazio- eta kobrantza-sistemak kontrolatzeko tresna hori nahitaezkoa da Foru Aldundiaren erakunde laguntzaile diren aholkularientzat.

Uztailaren 1etik aurrera, berriz, sendagaien, osasun-produktuen eta higiene pertsonaleko produktuen txikizkako salmentarekin lotutako profesionalak eta jarduera ekonomikoak sartuko dira, eta urriaren 1ean ezarri zen gainerako zergadunak, enpresak eta autonomoak sartzeko data. Orain, azken epe hori abenduaren 1era arte luzatuko dute, Itziar Gonzalo Ogasun, Finantza eta Aurrekontu diputatuak ostiral honetan jakitera eman duenez.

Gonzalok esan du neurri horiek Aldundia SEA, Gasteiz On eta Aenkomerrekin elkarlanean egiten ari den "entzute aktiboko" prozesuaren emaitza direla.

Salbuesteak 3.000 zergadun ingururi eragingo die, eta, Gonzaloren arabera, erabaki hori hartu dute "erretirotik gertu eta, ondorioz, jardueraren amaieratik gertu dauden pertsonei inbertsio-ahalegina egitea saihesteko".

Bestalde, abenduaren 1era arteko luzapena Foru Ogasunak fakturazio-sistemetako egokitzapen-gastuen % 60ko kenkari zabalduari ahalik eta zergadun gehien atxiki ahal izateko duen borondatearen ondorio dela azpimarratu du.

Gaur egun, Arabako Ogasunera bidalitako TicketBAIko fakturen zenbateko osoa 186 milioi eurokoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Merkataritza albisteak gaur Arabako Foru Aldundia TicketBai berriak Zergak gaur