Ekonomia -
FINANTZAK
Siemens Gamesaren akzioak % 12,46 igo dira burtsan
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Siemens Gamesaren negoziazioaren gainean zegoen etenaldia bertan behera uztea erabaki du eta, horren ondorioz, Espainiako merkatu osoko igoerarik handienarekin itzuli da kotizaziora.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) Siemens Gamesaren negoziazioaren gainean ezarrita zuen etenaldia bertan behera uztea erabaki du. Horrenbestez, Siemens Gamesak kotizaziora itzuli da, % 12,46ko igoerarekin, Espainiako merkatu osoko akzioen artean handiena.
Izan ere, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Siemens Gamesaren etenaldia bertan behera utzi du, Siemens Energy akziodun nagusiak baieztatu baitu "kontuan hartzen" ari dela balioko akzio guztien gainean eskaintza egitea.
Azterketa horren emaitzak "irekita jarraitzen du", enpresak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari igorritako ohar batean azaldu duenez. Oraingoz, "ez da erabakirik hartu eta ez dago eragiketa gauzatuko den ziurtasunik", dio oharrean.
Siemens Gamesa 9:15etatik etenda zegoen, eta hamabost minutuan, balioa % 11,18 igo da, operazioari buruz prentsan argitaratutako zurrumurruen ondorioz.
Merkatura itzuli ondoren, konpainiaren tituluak % 12,46ra igo dira, Espainiako Burtsa osoko gorakadarik handiena, akzioko 15,89 euroan kotizatu arte. Urteko metatuan, konpainia % 24,58 galdu du.