Ekonomia -

LEHENGAIEN KRISIA

Oroz: "Bestelako aukeren bila ari gara lehen sektorerako lehengaiak lortzeko"

Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak azaldu duenez, Ukrainako gerrak eragindako zerealen krisiari aurre egiteko irtenbideak aurkitzen saiatzen ari dira.

Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikarako sailburuordea. Argazkia: EITB Media
Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikarako sailburuordea. Argazkia: EITB Media
Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikarako sailburuordea. Argazkia: EITB Media

play icon 25:49

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiak Ukraina inbaditu eta gero sortutako lehengaien krisiari aurre egin eta lehen sektorearentzako lehengaiak lortzeko helburuz, Eusko Jaurlaritza "iturri alternatiboak" edo "bestelako aukerak" bilatzen ari da.

Bittor Oroz Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak Radio Euskadin eman duen elkarrizketa batean, pentsuen eskasiaz eta prezio igoeraz gain, "ongarriekin arazoak" egongo direla ohartarazi du, "% 20 Errusiak esportatzen baitu".

Orozek azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza laguntza ematen ari zaie beren produktuen prezioan eurek ordaintzen duten energiaren prezio igoera sartu ahal izan ezin duten ekoizleei.

Bittor Orozek beste krisi batetaz ere hitz egin du, "hegazti gripeak" eragindakoaz, hain zuzen ere. Baieztatu duenez, "ez da kasu gehiagorik izan" Euskadin, baina "erne" daudela esan du, sektorean "eragin handia" duen arazoa delako.

Txanponaren beste aldean, arrantza sektorea aipatu du.  Egun batzuk barru amaituko da "antxoaren kostera" eta Orozek kanpainaren balantze "oso positiboa" egin du; izan ere, harrapaketen kopuruaz gain, aurreko urteetakoa baino "handiagoa da antxoaren tamaina".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Arrantza albisteak 2024 Nekazaritza Abeltzaintza hoy