Ekonomia -

Elkarrizketa

Ochandiano: “Ortuellara lekualdatzea handitzen jarraitzeko beharretik dator”

Mercabilbaok Basauri utziko du Ezkerraldean ezartzeko. Xabier Ochandiano, Mercabilbaoko zuzendari nagusia, Radio Euskadiko “Boulevard” irratsaioan egon da lekualdaketaren erabakiaren nondik norakoak azaltzeko.

Mercabilbao, artxiboko irudian.
Mercabilbao, artxiboko irudian.
Mercabilbao, artxiboko irudian.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Ochandiano Mercabilbaoko zuzendari nagusiak azaldu du Basauritik Ortuellara lekualdatzeko erabakia datorrela Mercabilbao beraren edukiera % 100ean dagoelako jada, handitzeko tartea dagoelako, eta Eusko Jaurlaritzarekin batera leku berri bat bilatzea baino modu hobeagorik ez dagoelako: "Ortuellara lekualdatzea handitzeko beharretik dator; gainera, Bilboko Portura hurbildu eta oso ondo konektatuta egongo gara".

Asmoa da Mercabilbao 2027rako Ortuellan ezartzea eta Ezkerraldeko parke teknologiko berriaren bultzatzaile bihurtzea. Izan ere, enpresa berritzaile eta elikagaiei lotutako startup-ak erakarri nahi ditu Ortuella eta Zierbena artean egongo den parke berri horrek.

Gaur egun, 1.000 langiletik gora ditu Mercabilbaok, eta kopuru hori nabarmen handitzea aurreikusten dute lekualdaketarekin: "Aurreikuspenak egin behar ditugu, baina, zalantza barik, lana areagotu egingo da, oraindik zenbatekoa izango den jakiteko goiz izan arren".

Ochandianok bere poza agertu du erakunde publikoekin lortutako akordioagatik, "jendea, langileak, oso pozik daude Mercabilbao handitzeko aukera izateagatik. Epe luzean izango da, bost urteetan. Proiektu hau instituzioen artean landutako egitasmoa da, Eusko Jaurlaritzarekin batera, Aldundiak eta Bilboko, Basauriko eta Ortuellako udalek parte hartu dutena".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Basauri Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Ortuella Albisteak