Ekonomia -
2018/19ko LEP-A
Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoaren azterketak Gasteizko EHUko Ikasgelategian eta BECen izango dira
Eskaintzaren lehen fasearen frogak zein ordutan izango diren zehaztu du Osakidetzak. 1.061 lanpostu gorde dira lehen fase horretarako.
EITB Media
Osakidetzak 2018/19 aldiari dagokion Lan Eskaintza Publikoaren azterketen data, lekua eta ordutegia zehaztu ditu, Osasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez. Lehen fase horretarako 1.061 lanpostu gorde dira.
Informazioaren arabera, frogak ekainaren 18an eta 19an izango dira Gasteizko EHUren Ikasgelategian, eta uztailaren 2an eta 3an, Barakaldoko (Bizkaia) BECen.
Azterketak honako ordutegitan egingo dituzte:
LARUNBATA, 2022KO EKAINAREN 18A – UPV/EHUren Elurreta Ikasgelategia (Gasteiz)
09:30ean
ESP. FAMILIA MEDIKUA LMT
13:30ean
LOGOPEDIAKO DIPLOMATUAEMAGINAANATOMIA PATOLOGIKOKO ETA ZITOLOGIAKO TEKNIKARIA
17:30ean
OPTIKA ETA OPTOMETRIAKO DIPLOMATUALAN-OSASUNEKO ERIZAINADIETETIKAKO TEKNIKARIA
IGANDEA, 2022KO EKAINAREN 19A – UPV/EHUren Elurreta Ikasgelategia (Gasteiz)
09:30ean
ESP. PEDIATRIAKO MEDIKUA - LMTAUDIOPROTESIKO TEKNIKARIAERRADIOTERAPIAKO TEKNIKARIA
13:30ean
OSASUN MENTALEKO ERIZAINATERAPEUTA OKUPAZIONALA
17:30ean
OSASUN-DOKUMENTAZIOKO TEKNIKARIA
LARUNBATA, 2022KO UZTAILAREN 2A - BEC (Barakaldo-Bizkaia)
09:30ean
ADMINISTRARIA
13:30ean
FISIOTERAPEUTAGIZARTE-LANGILEA
17:30ean
LABORATEGIKO TEKNIKARIA
IGANDEA, 2022KO UZTAILAREN 3A - BEC (Barakaldo-Bizkaia)
09:30ean
ERIZAINA
13:30ean
ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARIA