Ekonomia -
Istripu ez traumatikoa
Langile bat hil da Etxabarri Dibiñako Pepsico enpresan, bihotzekoak jota
LABek salatu duenez, aurten dagoeneko 26 behargin hil dira Euskal Herrian lan-istripuan, horietako zazpi ezbehar ez traumatikoan.
EiTB Media
Langile bat hil da Etxabarri Dibiñako (Araba) Pepsico enpresan, bihotzekoak jota, LABek ohar batean jakinarazi duenez. Sindikatu abertzalearen arabera, behargina bere lanpostuan zegoen, bihotzekoak jo dion unean.
Sindikatuak salatu duenez, aurten dagoeneko 26 behargin hil dira Euskal Herrian lan-istripuan, horietako zazpi ezbehar ez traumatikoan.
LABek hildakoaren senide, lagun eta lankideei elkartasuna eta samina adierazi die.
"Lan karga altuak eta erritmo gogorrak salatzen dituzte bertako langileek. Ez da harritzekoa, hortaz, laneko arrisku faktoreak medio, arazo kardiobaskularrak areagotzea eta bizi-kalitatean eragina izatea", kritikatu du sindikatuak.
Azkenik, Pepsico konpainiako enpresa-batzordeak datozen orduetan antolatuko dituen mobilizazioetan parte hartzera deitu du LABek.