Ekonomia -
Iberdrola
Galan: "Tarifa arautuarekin jarraitzen duten ergelek bakarrik ordaintzen dute garestiago argindarra"
"Espainiarren % 80 2018an baino merkeago ordaintzen ari dira, zergak jaitsi direlako; Gobernuak markatutako tarifa arautuarekin jarraitzen duten lerdoek bakarrik pagatzen dute prezio hori", esan du Iberdrolako presidenteak.
Agencias | EiTB Media
Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak Sagunton (Valentzia) adierazi duenez, espainiarren % 80ek "ez dute 'pool'" edo handizkako merkatu elektrikoaren prezioa ordaintzen. Konpainiako buruzagiaren ahotan, "Gobernuak markatutako tarifa arautuarekin" jarraitzen duten "ergelek bakarrik" garestiago pagatzen dute.
"Espainiarren % 80k ez dute 'pool' prezioa ordaintzen", esan du "iragarki baten erara". Volskwagenen lantegi erraldoiaren aurkezpenean egin ditu adierazpenak. Alemaniako multinazionalaren fabrika eguzki-energiarekin hornituko du Iberdrolak, 500 milioi euroko inbertsioarekin.
Lantegiaren hornidura nola bermatuko den galdetu dio Hebert Deiss Volkswagen taldeko presidenteak Galani, eta Iberdrolako presidenteak "etenaldi" bat egiteko aprobetxatu du.
"Espainiarren % 80 2018an baino merkeago ordaintzen ari dira zergak jaitsi direlako; Gobernuak markatutako tarifa arautuarekin jarraitzen duten lerdoek bakarrik pagatzen dute prezio hori", nabarmendu du, "etenaldiari bukaera" eman baino lehen.