Ekonomia -

Enplegu publikoa

Administrazio Orokorreko funtzionarioentzako 3.108 plaza eskainiko dituzte aurten hainbat deialditan

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, plaza horien erdiak baino gehiago merezimendu-lehiaketaren modalitatean eskainiko dira, eta gainerakoak oposizio-lehiaketaren modalitatean.

Eusko Jaurlaritzaren egoitza. Argazkia: Irekia
Eusko Jaurlaritzaren egoitza. Argazkia: Irekia
Eusko Jaurlaritzaren egoitza. Argazkia: Irekia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak gaur jakinarazi die Euskadiko Administrazio Orokorreko Mahai Sektorialean ordezkatuta dauden sindikatuei aurten 3.108 plaza betetzeko eskaintza publikoa egingo dutela hainbat deialditan.

Hori adierazi diete Jaurlaritzako Funtzio Publikoko arduradunek gizarte eragileei gaur Lakuan egin duten mahai sektorialaren bileran. Plaza horien erdiak baino gehiago merezimendu-lehiaketaren modalitatean eskainiko dira, eta gainerakoak oposizio-lehiaketaren modalitatean.

Lanpostu publikoak egonkortzeko eskaintza horiek indarrean dagoen Kidego eta Eskalen Euskal Legean jasotako irizpideen arabera gauzatu direla zehaztu du Gobernuak.

Funtzionarioentzako plaza guztietatik 1.884 merezimendu-lehiaketa bidez ebatziko dira, eta gainerako 1.219ak lehiaketa-oposizio bidez. Beraz, eskainitako lanpostuen %60,6tan, hautagaien merezimenduak soilik baloratuko dituzte, besteak beste, administrazioan lanean emandako urteak eta prestakuntza profesionala eta akademikoa. 

Eskainiko dituzten lanbide eskalak 50 inguru dira, tartean daude administrazio langileak, legelariak, gizarte eta lan arreta, estatistikak, hizkuntza normalizazioa, osasun publikoa eta epidemiologia.

Jaurlaritzak ohar batean azaldu duenez, deialdietan, batez ere, kasuan kasuko kidegoan, eskalan, kategorian edo baliokidean izandako esperientzia hartuko da kontuan. Deialdiak "laster" jakinaraziko dituztela erantsi du.

Erreakzioak

ELAk salatu duenez, Eusko Jaurlaritzak Administrazioan behin-behinekoak diren 45.000 langileetatik % 20 bakarrik kontsolidatzea aurreikusten du. Sindikatuaren arabera, behin-behinekotasuna tasa % 8ra jaisteko Eusko Jaurlaritzak kontsolidazioari buruzko Legean ezarritakoa betetzeko hilabete baino gutxiago falta denean "oso larria" da gai hori gai hori gai-zerrendan ere ez agertzea.

LAB ere ildo beretik mintzatu da. Gorka Berasategi LAB sindikatuko sektore publikoko arduradunak legeak eskaintzen dituen aukerak baliatu nahi ez izatea egotzi dio Eusko Jaurlaritzari. Gaineratu duenez, nahiz eta lanpostu asko izan, ez du guztiz konponduko behin-behinekotasunaren arazoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Lana berriak Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Enplegu Eskaintzak 2024