Ekonomia -
EUSKADIKO LAN-EGUTEGIA
2023ko lan-egutegia Euskadin: kontsultatu zubiak eta jaiegunak Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban
Euskadiko 2023ko lan-egutegiak ohiko 12 jaiegunak izango ditu. Lurralde historiko bakoitzak jaiegun bat gehituko dio, udalerri bakoitzak bezala, tokiko jaieguna baitu.
EITB MEDIA
Eusko Jaurlaritzak astearte honetan onartu du Euskadiko 2023ko lan-egutegia. Bertan, ohiko 12 jaiegunak mantentzen dira, eta horiei udalek eta aldundiek ezartzen dituzten bi gehituko zaizkie.
2022arekiko aldea da datorren urtean ez dela jai izango irailaren 6an, Juan Sebastian Elkano Getariako itsasgizona buru duen munduko lehen biraren bosgarren mendeurrena ospatzeko.
- Hauek izango dira 2023ko jaiegunak:
- Urtarrilak 6 (Errege eguna)
- Apirilak 6 (Ostegun santua)
- Apirilak 7 (Ostiral santua)
- Apirilak 10 (Pazko astelehena)
- Maiatzak 1 (Langileen Nazioarteko Eguna)
- Uztailak 25 (Santiago eguna)
- Abuztuak 15 (Andra Mari eguna)
- Urriak 12 (Espainiako jai nazionala)
- Azaroak 1 (Domu Santu eguna)
- Abenduak 6 (Konstituzio eguna)
- Abenduak 8 (Inmakulada eguna)
- Abenduak 25 (Eguberri-eguna)
Egun horiei udalek eta aldundiek dekretatu beharreko beste bi jaiegun gehitu behar zaizkie.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea