Ekonomia -

Finantzak

Kutxabankek 75,1 milioi euro irabazi ditu lehen hiruhilekoan, iaz baino % 21,6 gehiago

Ukrainako gerrak eragindako ziurgabetasun betean, EAEko banketxeak zerbitzuekin eta aseguruekin lortutako emaitza onak azpimarratu ditu. Berankortasuna % 1,8ra jaitsi da, Kutxabankek inoiz izan duen indizerik baxuena.

EAEko banketxearen bulego bat. Argazkia: EITB Media
EAEko banketxearen bulego bat.
EAEko banketxearen bulego bat. Argazkia: EITB Media

Agentziak| EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutxabankek 75,1 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu aurtengo lehen hiruhilekoan, iazko epe berean baino % 21,6 handiagoak. 

EAEko kutxen banketxeak jakinarazi duenez, "core" negozioak —banku negozio tradizionalarekin lotutako diru-sarrerak: interesen marjina eta komisioak— hazkunde nabarmena izan du, % 7,3 egin baitu gora (296,3 milioi euro).

Datuon arabera, "core" negozioaren erdia baino gehiago (% 53) zerbitzuen komisio eta aseguruen bidez lortzen du bankuak (158,1 milioi euro eta % 13,7ko hazkundea), eta, beraz, maileguen interesetatik lortutakoa baino gehiago ekarri diote. Diru-sarrerokin, esplotazio gastuen % 105 ordaintzen dute.

Era berean, berankortasuna % 1,8tik behera kokatu da, Kutxabankek inoiz izan duen indizerik txikiena, BBK, Kutxa eta Vital aurrezki kutxen bankuak nabarmendu duenez. 

Azkenik, ezegonkortasuna gorabehera, enpresen negoziorako ere "hiruhileko ona" izan dela esan du Kutxabankek. Aktibo finkoen fakturazioak markak hautsi ditu, 2021eko halako bi izateraino.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Kutxabank Hipotekak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak