Ekonomia -

Krisi energetikoa

Argindarraren prezioak % 24 egingo du behera asteazken honetan, eta urteko merkeena izango da

Hala ere, 2021eko egun berdinarekin alderatuta, argindarra % 8,4 garestiagoa izango da.

Artxiboko argazkia: pixabay
Artxiboko argazkia: pixabay
Artxiboko argazkia: pixabay

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argindarraren batez besteko prezioak % 24 behera egingo du asteazken honetan, handizkako merkatuan. Horrela, megawatt orduko 90 euro azpitik kokatu eta urteko argindarrik merkeena izango da.

Hala ere, 2021eko egun berdinarekin alderatuta, argindarra % 8,4 garestiagoa izango da. Iaz megawatt orduko 78,58 euroko salneurria izan zuen apirilaren 20an.

Konkretuki, batez beste megawatt orduko 85,19 euroan kokatuko da asteazken honetan. Asteartekoarekin alderatuta ia 27 euro merkatuko da; izan ere, 112,12 euroan izan du batez besteko salneurria.

Gasaren prezioak lagunduta

Azken astean gas naturalaren beherakadak eta energia berriztagarrien ekarpen handiagoak argindarraren prezioa merkatzeari lagundu diote handizkako merkatuan. 2022ko salneurririk merkeenak izan ditu elektrizitateak.

Konkretuki, gas naturalak megawatt orduko 64,66 euroko prezioa izan du Mibgasen, nahiz eta atzo baino % 17,3 garestiagoa izan (55 euro). Ukrainako gerrak eztanda egin ondoren, gasaren prezioa 200 eurora iritsi zen martxoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia KPI Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Elektrizitatea Gas naturala