Ekonomia -

LAN GATAZKA

Bertan behera utzi dute Gipuzkoako Lidl supermerkatuetan deitutako greba, akordioa erdietsi ostean

Akordioarei esker, bertan behera geratu dira Donostiako Bretxan eta Eibarren dauden Lidl supermerkatuen aurrean aurreikusita zeuden mobilizazioak.

Lidl logistika zentroa Iruña Okan. Artxiboko argazkia: EITB Media
Lidl logistika zentroa Iruña Okan
Lidl logistika zentroa Iruña Okan. Artxiboko argazkia: EITB Media

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Lidl supermerkatuetako enpresa batzordeak bertan behera utzi du larunbat honetarako iragarrita zuen greba, enpresarekin akordio batera iritsi ostean, LAB sindikatuak jakitera eman duenez.

LABek eta ELAk osatzen duten enpresa-batzordeak deitu zuen lanuztea, gaurko, soldata-igoera eta lan-karga murriztea eskatzeko.

Akordio batera iritsi ostean, Donostiako Bretxan eta Eibarren dauden Lidl supermerkatuen aurrean aurreikusita zeuden mobilizazioak ere bertan behera utzi dituzte.

Lidlek 9 supermerkatu ditu Gipuzkoan eta 250 langile.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Grebak gaur Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Lan gatazkak azken ordukoa Hipermerkatuei buruzko albisteak