Ekonomia -
Energia krisia
Argindarraren prezioa % 10,1 jaitsi da, megawatt orduko 198,47 eurora arte
Garestien 21:00etatik 22:00etara egongo da, 237,29 euroan, hain zuzen ere; eta merkeen, 15:00etatik 16:00etara, 151,11 euroan.
agentziak | eitb media
Argindarraren batez besteko prezioa % 10,1 merkatuko da Espainiako Estatuko handizkako merkatuan, eta 200 eurotik behera egongo da, hirugarren egunez jarraian merkatu ostean.
Izan ere, 198,47 euroko batez besteko kostua izango du megawatt orduko, eta atzo 220,76 euroan zegoen.
Garestien 21:00etatik 22:00etara egongo da, 237,29 euroan, hain zuzen ere; eta merkeen, 15:00etatik 16:00etara, 151,11 euroan.
Duela urtebeteko datuarekin alderatuta, prezioa % 191,05 igo da, 2021eko apirilaren 15ean 68,19 eurokoa baitzen megawattaren prezioa orduko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea