Ekonomia -

Energia

Argindarraren prezioa % 45 garestitu eta megawatt orduko 237,3 euroan kokatuko da astearte honetan

Duela urtebete baino ia lau aldiz garestiagoa izango da, orduan 63,04 euroan ordaindu baitzen, eta otsailaren 24an baino % 15 garestiagoa, Ukrainako gerra hasi zenean.

Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argindarraren batez besteko prezioa handizkako merkatuan (pool) megawatt orduko 237,3 euroan kokatuko da astearte honetan, gaur baino % 45 garestiago.

Duela urtebete baino ia lau aldiz garestiagoa izango da, orduan 63,04 euroan ordaindu baitzen, eta otsailaren 24an baino % 15  garestiagoa, Ukrainako gerra hasi zenean.

Apirilean, argindarrak batez beste megawatt orduko 218,4 euroko salneurria izan du, martxoan baino % 22 gutxiago, historiako hilabeterik garestiena.

Hilabeteko batez besteko prezio horrek 2021 guztiko salneurria ia bikoizten du, historiako urterik garestiena. 2021ean batez besteko prezioa megawatt orduko 111,4 eurokoa izan zen.

Espainian, kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioan zuzenean eragiten dute handizkako merkatuaren prezioek. Ia 11 milioi kontsumitzaile dira Espainian, eta merkatu librean kontratatzen duten gainerako 17 milioi bezeroentzat erreferentzia bezala balio dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia KPI Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Elektrizitatea Gas naturala