Ekonomia -

Ipar Euskal Herria

Lau pertsona atxilotu dituzte Hazparnen eta Itsasun higiezinen agentzien kontra pintaketak egitea egotzita

Azaroa eta martxoa artean Ipar Euskal Herriko hainbat agentziatan espekulazioaren kontra egindako pintaketen harira zabaldutako ikerketa baten ondorio dira atxiloketok, Baionako fiskalaren arabera. Operazioaren kontrako mobilizazioak deitu dituzte arratsalderako.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau gazte atxilotu dituzte gaur Hazparnen eta Itsasun (Lapurdi) higiezinen agentzien kontra pintaketak egitea egotzita.

Baionako Fiskaltzak baieztatu duenez, Paueko (Frantzia) Ikerketen Sekzioak abiatutako ikerketa baten ondorio dira atxiloketok. Azaroa eta martxoa artean Ipar Euskal Herriko hainbat agentziatan espekulazioaren kontra egindako pintaketen egileak direlakoan hartu dituzte atxilo gazteak.

Atxilotutakoak Pauera eraman dituzte, han galdekatzeko.

Gazte mugimenduek eta EH Baik operazioa salatu dute eta elkarretaratzeak deitu dituzte arratsalderako Hazparnen eta Itsasun.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Baiona Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lapurdi Gazteak