Ekonomia -

LEHEN SEKTOREA

"Sektorearen egoera larria" salatu dute abeltzainek Donostian

ENBA eta EHNE sindikatuetako abeltzainek bidezko prezioak eskatu dituzte euren produktuentzat. Ekoizpen kostuetatik behera saltzen ari direla diote eta horixe sinbolizatu nahi izan dute herritarrei haragia oparituta.

Abeltzainak haragia oparitzen, protesta gisa, gaur Donostian. EITBren bideo batetik hartutako irudia
Abeltzainak haragia oparitzen, protesta gisa, gaur Donostian. EITBren bideo batetik hartutako irudia
Abeltzainek haragia doan banatu dute Donostian, sektorearen ''hil ala biziko'' egoera salatzeko

0:42

Agentziak | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ENBA eta EHNE sindikatuetako abeltzainek okela oparitu diete oinezkoei ostiral honetan Donostian egindako elkarretaratzean, euskal ekoizleen sektoreak bizi duen "egoera larria" salatzeko.

Lehen sektoreko berrogeita hamar bat ordezkarik parte hartu dute Bretxako merkatuaren ondoan 'Haragia sutan!' lelopean egin duten protestan, eta ohartarazi dute "euskal haragia dendetatik desagertzeko" arriskua dagoela.

Kontzentrazioan, bi sindikatuek oharra zabaldu dute, beren produktuentzako prezio justua eskatzeko. Sektorea "hil edo biziko egoeran" dagoela ziurtatu dute, kostuak "etengabe handitzen" ari direlako eta eskuratzen dituzten prezioak ez direlako aldatu azken "hogeita hamar urteetan". 

"Kalitatezko haragia da guk ekoizten duguna, hemendik kanpo ere hala aitortzen digute, baina ez zaigu inolaz ere nahikoa ordaintzen", salatzen dute baserirtrrek; ziurtatzen dutenez, "txahalak hazteko nahitaezkoak diren zeralen prezioek jasan duten % 80ko igoera" euren bizkar hartu dute.  

Euskal ganaduzaleek elkarretaratzea probestu dute bertako haragiaren katean parte hartzen duten ergaile guztiei eskatzeko, egokitu dezatela eroste-prezioa egungo kostuen testuingurura eta beste erkidego batzuetan dauzkaten prezioetara. 

Ohartarazi dutenez, "kanaleko haragian, gutxieneko prezioak kiloko 6 eurokoa beharko luke gutxienez, bai behintzat harakinek, banatzaileek eta Euskal Okelak euskal haragie edukitzen jarraitzea nahi badute euren denda eta harategietan". 

EHNE ete ENBA sinidkatuek, halaber, dei egin diete abeltzain handi zein txikiei, "euren txahalen prezioak defendatzeko". 

Euskaditik kanpora txahal haragia bidaltzen hasiko direla iragarri dute, zehazki, "estimu handiagoz hartuko duten merkatuetara, hemen ez bada behar beste baloratzen". 

"Egoerari erantzun azkar eta irmoa" eman ezean, "Euskal Okela eta bere haragia, iraganeko kontu" izatera pasako dela ohartarazi dute. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Donostiako azken albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Protestak gaur Sindikatuak Abeltzaintza