Ekonomia -

Garraiolarien greba

Supermerkatuek erosketak mugatu ahalko dituzte hornidura bermatzeko

Hala ere, "hori justifikatzen duten aparteko edo ezinbesteko inguruabarrak daudenean bakarrik" egin ahal izango dute, Espainiako Gobernuaren arabera.

Apal hutsak dituen Donostiako supermerkatu batean bezero bat esnea erosten. Irudia: EFE
Apal hutsak dituen Donostiako supermerkatu batean bezero bat esnea erosten
Apal hutsak dituen Donostiako supermerkatu batean bezero bat esnea erosten. Irudia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak produktuen salmenta mugatzeko aukera emango die supermerkatuei, hornidura bermatu ahal izateko. Aldi baterako neurria izango da, "aparteko edo ezinbesteko inguruabarrak" daudenerako.

Horretarako, Txikizkako Merkataritza Antolatzeko Legea aldatu du Gobernuak, eta asteazken honetan bertan argitaratu da Estatuko Aldizkari Ofizialean. Hain zuzen ere, beste atal bat gehitu dio arauari, eta, horren arabera, produktu kopuruaren muga hori "salbuespen gisa" hartuko da, "hori justifikatzen duten aparteko edo ezinbesteko inguruabarrak daudenean".

Testu berriaren arabera, supermerkatuek modu proportzionatuan aplikatu beharko dute debekua, "hornidurarik eza eragozteko eta kontsumitzaileen sarbidea bidezko baldintzetan bermatzeko beharrezkoa denean soilik".

Azken hilabeteetan establezimendu askotan produktu batzuen eskasia izan da: pandemiaren lehen egunetan, komuneko papera; ekilore olioa, Ukrainan gerra hasi zenean; eta esnea, garraiolarien lanuzteen ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Merkataritza Erosketa saskia