Ekonomia -

Garraiolarien greba

CAFek asteazken honetan berreskuratuko du bere jarduera Irungo eta Beasaingo lantegietan

Garraiolarien grebaren ondorioz, hornidura nahikorik gabe geratu ziren eta bost egunetan jarduera nagusia geldituta izan dute.

CAFek Beasainen duen lantegia. ETBko bideo batetik hartutako irudia
CAFek Beasainen duen lantegia. ETBko bideo batetik hartutako irudia
CAFek Beasainen duen lantegia. ETBko bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CAFek asteazken honetan berreskuratuko du bere jarduera Irungo eta Beasaingo lantegietan, bost eguneko geldialdiaren ondoren. Garraiolarien grebaren ondorioz, hornidura nahikorik gabe geratu ziren, baina azken egunotan ekoizpena berriro martxan jartzeko beste pieza bildu dituzte.

Konpainiako iturriek azaldu dutenez, ostiral arratsaldean hasi ziren materiala jasotzen, eta lanera bueltatzeko moduan daude jada. "Ez gara % 100ean arituko, baina pixkanaka normaltasunera bueltatuko gara", zehaztu dute.

Azken egunotan iritsi zaizkien piezak eta ekipoak kontuan hartuta, "ekoizpen lerro guztiak martxan" jarriko dituztela agindu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Gipuzkoa Grebak gaur Lana CAF Ekonomia Eguneko albisteak Irun Beasain Albisteak Goierri azken ordukoa Gatazkak garraio sektorean