Ekonomia -
Ukrainako gerraren ondorioak
Espainiako Gobernuak onartutako babes sozial egitasmo berriaren neurri nagusiak
Guztira, 16.000 milioi euro bideratuko ditu egitasmoak, familietan eta enpresetan krisiaren eragina murrizteko asmoz: 6.000 milioi diru-laguntza zuzenak izango dira, eta beste 10.000 milioi zerga murrizketa ICO kredituetan.
EiTB Media
Ukrainako gerraren ondorioei aurre egiteko, guztira, 16.000 milioi euro bideratuko ditu Ministroen Kontseiluak onartutako egitasmoak, familietan eta enpresetan krisiaren eragina murrizteko asmoz: 6.000 milioi diru-laguntza zuzenak izango dira, eta beste 10.000 milioi zerga murrizketa ICO kredituetan.
Hauek dira babes sozial egitasmo berriaren neurri nagusiak:
1. Familiak, langileak eta pertsona errefuxiatuak
-Herritar guztientzako erregai litro bakoitzeko gutxienez 20 zentimoko hobaria
-Enpleguaren babesa, kaleratzeak saihestuz
-Alokairuen igoerak % 2ko muga izango du 3 hilabetez
-Bizitzeko gutxieneko bitarteko diru-sarrera % 15 areagotuko da
-Argindarraren bonu sozialak 600.000 familia gehiago babestuko ditu, eta 1,9 milioi etxebizitzara iritsiko da
-Argindarraren fakturan zerga murrizketa ekainaren 30era arte luzatuko da
-Ukrainako errefuxiatuak hartzeko 1.200 milioi euro bideratuko ditu Espainiak
2. Enpresa eta ekonomia
-ICO kreditu berme berria: 10.000 milioi euro
-Gainera, ICOk bermatutako maileguen epemuga eta sektore kaltetuenen gabealdia luzatuko dira
-Nekazaritza eta abeltzaintza sektorea babesteko 362 milioiko diru-laguntza sorta martxan jarriko dute, eta beste 68 milioi euro arrantza sektorearentzako
-Energia ugari kontsumitzen duen industriari laguntzeko 500 milioi euro bideratuko dituzte
-Industria sektorea, esportatzailea eta kultura laguntzeko neurri gehiago
3. Garraioa
-Sektorea laguntzeko 1.000 milioi euro baino gehiago
-Erregai litro bakoitzeko 20 zentimoko beherapena
-Diru-laguntza zuzenentzako 450 milioi euroko funtsa
-Hidrokarburoen gaineko zerga hilabetero itzultzea
-Garraiolariek bidezko prezioetan lan egiteko lege bat onartzeko konpromisoa
4. Zibersegurtasuna
-1.000 milioi euroko Zibersegurtasun Plan Nazionala
-Estatuko Administrazio Orokorraren Zibersegurtasunerako Operazio Zentro Berria
-5G komunikazioa elektroniko sare berrien segurtasuna indartzea
5. Energia
-Espainiak eta Portugalek Europako Batzordearen aurrean aldi baterako salbuespen neurria aurkeztuko dute, argindarra ekoizteko erabiltzen den gasaren salneurria finkatzeko
-Argindarra berriztagarrien bidez ekoizteko zerga erregimena eguneratzea
-Argindarraren merkatuan gehiegizko mozkinak murrizteko mekanismoa ekainaren 30era arte luzatzea
-Berriztagarriak azkarrago zabaltzeko arau eta neurri gehiago