Ekonomia -

KRISI ENERGETIKOA

Pilar Garrido: "Gobernua kolokan jarriko dugu enpresaburuei eta familiei irtenbideak ematen ez badizkiegu"

Podemos Ahal Duguren koordinatzaile orokor eta alderdiaren diputatuak azaldu duenez, gau eta egun ari dira lanean astearteko Gobernu Kontseilura energiaren prezio igoera arinduko duten neurriak eramateko.

Pilar Garrido, Podemos Ahal Duguren idazkari nagusia.
Pilar Garrido, Podemos Ahal Duguren idazkari nagusia.
Pilar Garrido, Podemos Ahal Duguren idazkari nagusia.

play icon 24:15

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astearteko Gobernu Kontseiluan energiaren inguruko hainbat neurri hartzea aurreikusten da eta hitzordu horri begira, Pilar Garrido Podemos Ahal Duguren koordinatzaile orokorrak uste du neurriak "lehenago har zitezkeela", baina "inoiz ez dela berandu". Radio Euskadiko Crónica de Euskadi asteburuko saioan egindako elkarrizketa batean, konpainia elektrikoak energiaren prezioen igoerari galga jartzea ahalbidetuko duen irtenbide bat adosteko "arduratsuak" izatea eskatu du.

Ahal Duguren koordinatzaile nagusiak "zerutik eroritako mozkinekin amaitzea" eskatu du, eta enpresa horiei "sozietateen gaineko zerga igotzea" defendatu du. Gainera, "industriari zuzeneko laguntzak" ematea eta familientzat "txekeak" onartzea defendatu du.

Pilar Garridok badu itxaropena Unidas Podemosek proposatzen dituen neurrietako batzuk alderdi sozialistak ere ontzat ematea. Euskadin ere "hainbat proposamen prestatzen" ari direla argitu du, eta Eusko Jaurlaritzak bere "eskumenak" eta "zerga-autonomia" kontuan hartuta neurriak hartzea espero dutela ere gaineratu du.

Garraiolarien grebari dagokionez, haien lana balioan jarri du Garridok, pandemian "funtsezkoak" izan direla gogoratuz. Hala, kolektibo hori gastuei "aurre egin ezinda" dagoela salatu du eta horri aurre egiteko, "gasolioaren prezioa jaistea" eta "laguntza zuzenak ematea" proposatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi