Ekonomia -

Argindarra

Argindarren igoera "neurrigabea" salatu dute larunbatean Bilbon sindikatu eta eragile sozialek

350 bat lagun bildu dira larunbat arratsaldean argindarren prezioaren igoeraren kontra deitutako manifestazioan. Talde ekologistek, sindikatuek eta beste gizarte talde batzuek deitu dute protesta, 'Sakeoari Ez!. Energia eskubidea!' lelopean.

Gaur arratsaldeko manifestazioaren burua. EFE
Gaur arratsaldeko manifestazioaren burua. EFE
Gaur arratsaldeko manifestazioaren burua. EFE

EFE | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

350 bat lagun bildu dira larunbat arratsaldean argindarren prezioaren igoera "neurrigabea" salatzeko deitutako manifestazioan. Talde ekologistek, sindikatuek eta beste kolektibo sozial batzuek deitu dute protesta.

Sakeoari Ez!. Energia eskubidea da!" leloa zeraman pankarta Arriaga plazatik abiatu da. 

"Iberdrola lapurrak" izan da manifestariek gehien oihukatu duten kontsignetako bat, eta energia "eskubide bat" dela aldarrikatu dute.

Ertzaintza manifestazioaren aurretik joan da eta Iberdrolak Bizkaiko hiriburuan duen egoitzaren aurrean amaitu da martxa.

Deitzaileen ustez, argiaren igoeran eragin dezaketen koiunturazko faktoreetatik haratago, "sistema elektrikoaren diseinua" da sakoneko arazoa, "konpainia elektriko handien neurrira" egina.

Lorenzo Nagar Azet sindikatuko kideak, manifestazioaren deitzaileetako batek, hedabideen aurrean adierazi duenez, argiaren prezioa definitzeko modua "lapurreta bat da", eta prezioen igoera gelditzeko eta egoerari buelta emateko "premiazko neurriak" hartzeko eskatu du.

"Oligopolio energetikoak irabaziak biderkatzen jarraitzen du, eta gu, bitartean, gurea ez den krisia ordaintzen ari gara", gaineratu du.

Ekologistak Martxan eta Sukar Horia bezalako talde ekologistak, etxebizitza sindikatuak eta ELA, LAB eta CCOO sindikatuak izan dira manifestazioaren deitzaileetako batzuk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Elektrizitatea