Ekonomia -

Industria

Michelinek ekoizpenaren zati bat geldituko du asteburuan eta Mercedesek ez du astelehenean lanik egingo

Horrela, Mercedesen ekoizpena astearte, asteazken, ostegun eta ostiraleko hiru txandetara mugatuko da datorren astean. Michelinek, besteak beste, ibilgailuentzako pneumatikoen ekoizpena bertan behera utziko du.

Gasteizko Michelin. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Gasteizko Michelin. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Iurretako Smurfit fabrikak jarduera etengo du astelehenean; Michelinek edota Mercedesek ere arazoak dituzte

1:23

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Mercedes-Benz lantegiak datorren astelehenean hiru txanden ekoizpena bertan behera utziko du, piezen horniduran dagoen "ziurgabetasunagatik", konpainiak jakitera eman duenez. Era berean, Arabako hiriburuko Michelin fabrikak jardueraren zati bat etengo du asteburu honetan, pneumatikoak ekoizteko osagai eskasiagatik.

Horrela, Mercedesen ekoizpena astearte, asteazken, ostegun eta ostiraleko hiru txandetara mugatuko da datorren astean.

Gainera, hornidura faltak eragindako ekoizpen galeraren ondorioz, apirilaren 9, 23 eta 30ean (larunbatak) lan egitea planteatu dute muntaketa gordin, pintura eta azken muntaketa arloetan.

Enpresako zuzendaritzak jakinarazi duenez, lan plangintza horren helburua "galdutako ekoizpena berreskuratzea eta bezeroei agindutako ibilgailuen bolumena entregatzea da".

Bestalde, Michelinek ibilgailuentzako pneumatikoen ekoizpena geldituko du, baita herri lanetako makineriarentzako ere. Era berean, ekoizpen katea hornitzen duen goma nahasteko tailerrak ez du lanik egingo.

Sindikatuetako iturriek jakitera eman dutenez, geldialdiaren ondorioz, larunbatean eta igandean ibilgailuentzako 33.000 pneumatiko eta obra publiko zein meatzaritzarako 335 tona gurpil egiteari, eta tailerrean beste 500 tona goma nahasteari utziko diote.

Geldialdiaren berri ostegun honetan eman dio zuzendaritzak enpresa-batzordeari, ezohiko bileran. Garraiolariaren greba datozen egunetan amaitzen ez baldin bada, "ziurgabetasun oso handia" izango dela azpimarratu dute batzarrean.

Geldialdiak 841 langileri eragingo die, baina ez die kalterik suposatuko, enpresarekin adostutako malgutasun poltsarekin konpentsatuko dutelako. Ia 3.400 behargin ditu lantegiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Araba Grebak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Mercedes Benz Enpresaburuak Industria Automobilgintza