Ekonomia -

Garraiolarien greba

Erregaien prezioaren gorakada mugatzeko aukera aztertuko duela iragarri du Espainiako Gobernuak

Pedro Sanchezen Exekutiboak adierazi du badakiela zeintzuk diren sektorearen aldarrikapenak eta greba amaitzeko eta lanera bueltatzeko eskatu die garraiolariei.

Garraiolari bat greban, lan-baldintza duinen alde. Artxiboko argazkia: EFE
Garraiolari bat greban, lan-baldintza duinen alde. Artxiboko argazkia: EFE
Garraiolari bat greban, lan-baldintza duinen alde. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Raquel Sanchez Garraio ministroak adierazi du Espainiako Gobernuak erregaien prezioaren gorakada mugatzeko aukera aztertuko duela eta garraiolariei greba bertan behera utz dezatela eskatu die, atzo iragarritako neurriak aintzat hartuta.

"Ezin hobeto dakizkigu zeintzuk diren garraio sektorearen aldarrikapenak eta, batez ere, autonomoenak eta enpresa txiki eta ertainenak, eta horregatik konfiantzako boto bat eman diezagutela eskatzen die", esan du Telecincon egindako elkarrizketa batean.

Garraiolarien sektoretik zehaztapen falta egotzi diote Espainiako Gobernuari, eta, ildo horretan, Garraio ministroak agindu du apiriletik aurrera aplikatuko dituzten neurriak "eraginkorrak" izango direla eta Bruselarekin hitz egingo dutela erregaien prezioaren gorakada mugatzeko aukera aztertzeko.  

"Neurriak ahalik eta azkarren zehaztuko ditugu, baina langile autonomoei eta, oro har, greban segitzen duten garraiolariei lanera itzul daitezela eskatzen die", berretsi du.

Hauek dira greban dauden euskal garraiolarien aldarrikapenak
Hauek dira greban dauden euskal garraiolarien aldarrikapenak
Hauek dira greban dauden euskal garraiolarien aldarrikapenak

0:57

Kamioi karabana batek Iruñeko kaleak zeharkatu ditu
Kamioi karabana batek Iruñeko kaleak zeharkatu ditu
Kamioi karabana batek Iruñeko kaleak zeharkatu ditu

1:11
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Nafarroa Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak